Inoiz ez dut ahaztuko Aubixako barnetegiko esperientzia. 2011Ko urriaren 17an joan nintzen, nire 2.DBH-ko adiskideekin. Aubixa , Elgoibarren dago. Leku polit-polita da, naturaz inguratuta. Autobusez joan ginen, eta, nahiz eta, pixka bat kostatu barnetegia aurkitzea, ailegatu ginen 10etan oso pozik eta urduri. Etxea oso polita zen, harriz egindakoa eta zelai handi bat zeukan kolunpioekin eta futbolean jokatzeko primeran zegoen. Barrutik ere, oso ederra zen: oinetako gela bat, egongela handia, bi bainugela (bat dutxekin), eta jantokia. Aubixan Maritxu bizi zen, emakume jatorra eta oso alaia, berak sukaldatzen zuen, Mikaelaren laguntzarekin. Janaria, beraz, oso goxoa zegoen. Baina, hau kontatuz, ez dizuet esan zertarako joan ginen leku horretara. Adi! Aubixara joan ginen euskaraz hitz egiteko eta bizitzeko. Bi begirale jatorrak zeuden, Mari Carmen eta Xabi, eta haien laguntzaz euskara asko ikasi genuen. Asier eta Judithek ere, gure ikastetxeko irakasleak, noski, asko lagundu ziguten ekintzak egiten.
Orain kontatuko dizuet egunez egun, zer egin genuen aste horretan Aubixan...
1.- Astelehenan, begiraleen eta guren bpresentazioa izan zen.
2.- Asteartean, Kalamua mendia igo genuen esfortzu askorekin goizean. Arratsaldean, berriz, abesti saio bat egin genuen.
3.-Asteazkenean, eguraldi txarra zegoen eta etxeko ekintzak egin genituen. Nire gustukoenak izan ziren: karaokea eta pastak egitea.
4.- Ostegunean, goizean etxeko ekintzak egin genituen eta ondoren, arratsaldean, pisteko jolasa egin genuen.
5.-Ostiralean, begiraleen agurra heldu zen. Haiek, DVD bat, gure egonaldiarekin Aubixan, guk egindako pastak eta abesti saioko CD-a banatu zizkiguten.
Gehien gustatu zitzaidan eguna ezin nuen esan, guztiak bereziak zirelako, baina, abesti saioa asko gustatu zitzaidan bereziki euskaraz abestu genuenelako sentitu nuen nire barruan, euskara gehiago gustatzen zitzaidala.
Azkenean, esango dizuet, Aubixako egonaldia merezi zuela asko, zeren, euskararen topaketa polit bat egin genuen eta ordutik, denok saiatzen gara euskara geure bizitzan jartzen. Ahaztezina izango dira guretzat Maritxu sukaldaria, eta Mari Carmen eta Xabi. Aste polita izan zen. Betirako izango dut nire bihotzean. Musu handi bat.
Alicia 2.B DBH
No hay comentarios:
Publicar un comentario