Buscar este blog
ONGIETORRI NIRE BLOGERA!!!
¡¡¡BIENVENIDOS A MI BLOG!!!
WELCOME TO MY BLOG!!!
¡BIBOLINA, NIRE AFIZIORIK HANDIENA!
EGONALDIA AUBIXA
Inoiz ez dut ahaztuko Aubixako barnetegiko esperientzia. 2011Ko urriaren 17an joan nintzen, nire 2.DBH-ko adiskideekin. Aubixa , Elgoibarren dago. Leku polit-polita da, naturaz inguratuta. Autobusez joan ginen, eta, nahiz eta, pixka bat kostatu barnetegia aurkitzea, ailegatu ginen 10etan oso pozik eta urduri. Etxea oso polita zen, harriz egindakoa eta zelai handi bat zeukan kolunpioekin eta futbolean jokatzeko primeran zegoen. Barrutik ere, oso ederra zen: oinetako gela bat, egongela handia, bi bainugela (bat dutxekin), eta jantokia. Aubixan Maritxu bizi zen, emakume jatorra eta oso alaia, berak sukaldatzen zuen, Mikaelaren laguntzarekin. Janaria, beraz, oso goxoa zegoen. Baina, hau kontatuz, ez dizuet esan zertarako joan ginen leku horretara. Adi! Aubixara joan ginen euskaraz hitz egiteko eta bizitzeko. Bi begirale jatorrak zeuden, Mari Carmen eta Xabi, eta haien laguntzaz euskara asko ikasi genuen. Asier eta Judithek ere, gure ikastetxeko irakasleak, noski, asko lagundu ziguten ekintzak egiten.
Orain kontatuko dizuet egunez egun, zer egin genuen aste horretan Aubixan...
1.- Astelehenan, begiraleen eta guren bpresentazioa izan zen.
2.- Asteartean, Kalamua mendia igo genuen esfortzu askorekin goizean. Arratsaldean, berriz, abesti saio bat egin genuen.
3.-Asteazkenean, eguraldi txarra zegoen eta etxeko ekintzak egin genituen. Nire gustukoenak izan ziren: karaokea eta pastak egitea.
4.- Ostegunean, goizean etxeko ekintzak egin genituen eta ondoren, arratsaldean, pisteko jolasa egin genuen.
5.-Ostiralean, begiraleen agurra heldu zen. Haiek, DVD bat, gure egonaldiarekin Aubixan, guk egindako pastak eta abesti saioko CD-a banatu zizkiguten.
Gehien gustatu zitzaidan eguna ezin nuen esan, guztiak bereziak zirelako, baina, abesti saioa asko gustatu zitzaidan bereziki euskaraz abestu genuenelako sentitu nuen nire barruan, euskara gehiago gustatzen zitzaidala.
Azkenean, esango dizuet, Aubixako egonaldia merezi zuela asko, zeren, euskararen topaketa polit bat egin genuen eta ordutik, denok saiatzen gara euskara geure bizitzan jartzen. Ahaztezina izango dira guretzat Maritxu sukaldaria, eta Mari Carmen eta Xabi. Aste polita izan zen. Betirako izango dut nire bihotzean. Musu handi bat.
Alicia 2.B DBH
NIRE IRITZI TESTUA
TXAKURRAK UHALAREKIN BETI!!!
Jende asko da txakurra kaletik aske edo solte eramaten duena. Nire ustez, hori debekatuta egon beharko lirateke. Gainera, gehienetan eta ia-ia guztietan, txakur handiak eta arriskutsuenak dira aske joaten direnak. Zure ustez, ondo al dago txakurrei kaletik aske eta segurtasunik gabe eramatea?
Jakina, daude parkeak eta leku berezi batzuk txakurrek askatasunez ibiltzeko. Baina, kaletik jende asko dabil, eta ia-ia ez dago lekurik txakurrak ere aske eta nahi duten moduan ibiltzeko, eta noizbait pentsatu duzue txakurren lapurtzeari buruz?
Zalantzarik gabe, lapurtu egiten diren txakur gehienak aske uzteagatik izaten da. Ikus ezazu adibidez Ricardoren kasua: Ricardo artzain bat da eta gutxi gorabehera berrogei ardi ditu. Txakur bat zuen, eta egun batean, basotik aske utzi zuen eta lapurtu zioten.
Bistakoa da, umeek hobeto jolasten dutela haiekin aske egonez gero. Baina oso arriskutsua da ere ume batek aske dagoen txakur bat ukitzea edo berarekin jolastea, gaixotasunen bat izan ahal dutelako edo arriskutsuak izan dezaketelako. Hobe da orduan, umeak aske eta zaindarik gabe dauden txakurren alboan ez egotea, azken batean, haientzat arriskutsua izan daitezkelako.
Noski txakurrak hobeto sentitzen direla aske, baina pentsatu behar dugu jende asko dagoela txakurretaz beldurtzen dena. Agian, kezka handiak sor lirateke.
Azken batean, txakurrak kaletik uhalarekin eramatea askoz seguruagoa da, eta askatasunez ibiltzeko, leku berezietan egon beharko lirateke.
Ados zaude nire iritziarekin?
No hay comentarios:
Publicar un comentario